Publicador de contenidos

Volver Arantxa Arza kazetariak euskarazko informazio gutxi daudela nabarmendu du

Arantxa Arza kazetariak euskarazko informazio gutxi daudela nabarmendu du

Euskadi Irratiko kazetaria Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldien lehenengo gonbidatua izan zen

01/03/11 11:06
Descripcion de la imagen
Arantxa Arzak, Euskadi Irratiko kazetariak FOTO: Manuel Castells

Arantxa Arzak, Euskadi Irratiko kazetariak, euskarazko informazio iturrien falta nabarmendu zuen Nafarroako Unibertsitateko Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldien lehenengo egunean. "Ikuspuntu bat aukeratzen dugu eta euskaraz dakien pertsonik ez dagoenez, ikuspegia aldatu behar dugu", esan zuen.

Horrez gain, Euskadi Irratiko kazetariak "albiste eta informazio gehiena gaztelaniaz idatzita egoten da eta itzulpena egin behar dugu" esan zuen eta "gaur egun jendeak gazteleraz ematen den informazio berbera eduki nahi du eta euskaraz" gehitu zuen.

Komunikazio Fakultateko eta Filosofía Fakultateko ikasleek entzun zuten hitzaldia albisteen hautapenarekin eta irratian albisteei eman behar zaien ikuspuntuaren praktika batekin bukatu zen. Gainera, idatzizko albisteak irratiko albiste bilakatu eta, gero, lokutatu zituzten.

Taldean lan egitearen garrantzia

Arantxa Arzak 20 urte daramatza Euskadi Irratian. Gaur egun Amarauna magazina aurkezten du asteburuetan lehen albistegietan lan egin zuen arren. Lan munduan bere esperientzia kontatu ostean, taldean lan egitearen garrantzia nabarmendu zuen: "Ikuspegi desberdinak eman eta iritziak entzuten dira eta, gainera, ideia berriak ematen dira."

Kazetariak, Edurne Ayuso eta Andoni Mutiloarekin lan egiten duenak, entzuleen parte hartzearen inportantzia azpimarratu zuen: "Gehien erabiltzen duguna telefono eta posta elektronikoa diren baina pixkanaka-pixkanaka Twitter edo Facebook erabiltzen hasi gara."

Euskarazko Kazetaritzaren X. Jardunaldien hurrengo hitzaldiak, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak eta bertako Kultura Ekitaldien sailak antolatu dituenak, martxoaren 3an eta 8an izango dira eta bertan Ander Izagirre, idazle eta kazetaria eta Asier Larrinaga, EITBko euskara arloko arduraduna, parte hartuko dute.

Versión en castellano

BUSCADOR NOTICIAS

BUSCADOR NOTICIAS

Desde

Hasta