Publicador de contenidos

Volver Euskarazko kazetaritza eta krisia eztabaidan Nafarroako Unibertsitatean

Euskarazko kazetaritza eta krisia eztabaidan Nafarroako Unibertsitatean

Iban Garate aktoreak, Ander Izagirre idazleak eta Xabier Letona, ‘Argia' aldizkariko zuzendariak, hartu zuten parte Euskarazko Kazetaritzaren VIII. Jardunaldietan.

11/12/09 15:19
Descripcion de la imagen
Iban Garate aktoreak. FOTO: Manuel Castells

Nafarroako Unibertsitateko Euskarazko Kazetaritzaren VIII. Jardunaldiek Iban Garate, aktore eta telebista aurkezlea, Ander Izagirre, kazetari eta idazlea, eta Xabier Letona, Argia aldizkariko zuzendariaren tankerako gonbidatuak hartu zituzten. Bileraren gaia, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak eta unibertsitateko Abarrots taldeak antolatua, "Euskarazko kazetaritza eta krisia" izan zen.

Iban Garate aktoreak "360ºko produkzioak eta sirimiria. Flych, haitzen hitza dokumentala" izenburuko hitzaldia eskaini zigun. Bertan, pentsatzen diren formatura ez ezik- esaterako, telebistara-, beste askotara -zinemara, musikara, jostailuetara, literaturara e.a.- hedatzen diren produkzio motari buruz hitz egin zuen.

Era berean, ekoizteko era berriei buruz aritu zen: "Gure elkarlehia handitu egin da. Bide berrien agerpenarekin bat, kontsumitzaileak lehiakide bilakatu dira, Youtube edo Facebook-en antzeko plataformentzat edukiak ekoiztuz."

Horrezaz gain, bere dokumentala Flych, haitzen hitza ere aurkeztu zuen esanez "ondo antolatutako produkzioa eta publizitate egokia izanik, edozein produktu 360ºko produkzioa bilakatu daitekeela".

Kazetaritza ona lortzeko denbora eskaini behar da

Bestalde, Ander Izagirre bere liburua Mundu zantzaileak-en inguruan aritu zen izenburu berdineko mintzaldian. Bertan lan honen sorrera azaldu zuen: Euskal Herriko hainbat toki turistikoen inguruko erreportaje batzuen eskaera, laster euren bizitzak ingurunea zaintzera eskaintzen dituzten pertsonaia xelebreei egindako elkarrizketen bilduman bilakatu zena. "Zertzeladek pertsonei buruzko gauza asko esaten dituzte. Kazetaritza ona egiteko denbora asko eskaini behar da, are gehiago krisi-denboran" adierazi zuen idazleak. "Urrutira joaten ohituta gaude, baina etxetik gertu istorio asko ditugu", gehitu zuen.

Azkenik, Xabier Letonak, bere hitzaldia "Argia, 90 urte euskarazko kazetaritzaren historian" izendatu zuenak, 90. urtemuga ospatzen duen aldizkari honen hasierara itzuli zen, bere historia aztertuz. Gertaldi askoren artean, urte hauetan guztietan zehar izandako krisiei, hala nola langileria faltari edo Interneterako jauziari, nola egin dieten aurre azaldu zuen. 

BUSCADOR NOTICIAS

BUSCADOR NOTICIAS

Desde

Hasta